Gure giza baliabide adituengan konfiantza izan!

Zergatik aukeratu ABL Emploi GIPUZKOA?

Zure enpresak merkatuaren eboluzio eta gorabeherei aurre egin behar dielako. Lanaren gorakada puntual bati edo ustekabeko langile-gabeziari erantzuteko. Mugaz haraindiko eskualde batean bizi garelako, eta mugaren bi aldeetako hautagaiak eta enpresak harremanetan jartzea dagokigulako. Zure enpresaren tamaina edozein dela ere, aprobetxa ezazu ABL Emploi Gipuzkoaren eskarmentu zabala Ipar zein Hego Euskal Herrian.

ABL Emploi Gipuzkoak hautagairik egokienak lehenbailehen aurkitzen laguntzen dizu, zure kudeaketa administratiboa sinplifikatzen du, eta kalitatezko zerbitzua eskaintzen dizu.

Gure agentziak zure neurriko erantzun pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu beti.

GIZA LANTALDEA

Kudeaketa sozialean adituak gara eta bezeroaren onari begira jarduten dugu.

Gure profesionalek giza baliabideen arloan dauzkazun helburuak betetzen lagunduko dizute, bai eta kontabilitate-kontuak hobetzen ere.

HAUTAKETA

Tentu handiz zehazten ditugu bete nahi duzun lanpostuaren eta postu horretan nahi zenukeen langilearen ezaugarriak.

Hautagairik egokienak identifikatzeko:

  • Arreta handiz egiten dugu hautagaien aukeraketa.
  • Motibaziorik eta kualifikaziorik onenak dituzten hautagaiak eskaintzen dizkizugu.

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

ABL Emploi Gipuzkoako profesionalei esker, denbora eta energia aurreztuko dituzu. Guri atxikitako enpresek bidaltzen dizkiguten enplegu-iragarkiak argitaratzen ditugu, zuretzat egokienak diren profilak hautatzen ditugu, eta kontratazioarekin lotutako dokumentu administratibo guztiak prestatzen eta kudeatzen ditugu. Hori guztia, zu bitartean eginkizun bakar batean zentra zaitezen: zure negozioan, alegia.

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

Gure langile eta bezeroekin batera, irmoki sustatzen dugu segurtasunaren kultura.

Eragile guztiak jardunbide egokiekin bat eginik aritzean, osasuna eta segurtasuna ateratzen dira irabazten.