Langileak Euskal Herrian hautatzeko agentzia

Langileak Euskal Herrian hautatzeko agentzia

ZERGATIK HAUTATU BEHARKO ZENITUZKE GURE ZERBITZUAK?

  • Zure enpresari garatzen lagundu nahi diogulako.
  • Gure arduren muina gizakia delako.
  • Langileak hautatzea ez delako nolanahiko lana…
  • eta gure egitekoa hain zuzen ere hori delako!

ZER EGITEN DUGU?

Langileak hautatzeko prozesuan lagundu egiten diegu enpresei, giza baliabideen arloan dauzkaten premiei erantzuteko aproposak diren hautagaiekin harremanetan jarriz.

Eperik laburrenean hautagairik egokienak aukeratzen ditugu gure bezeroentzat. Gure profesionalek kalitatea eta bizkortasuna dituzte bereizgarri. Zure neurriko zerbitzua bermatzen dizugu, zer-nolako premiak dauzkazun ondo ulertuta. Azkar emango dizugu erantzuna, eta ahalik eta onena.

NOLA EGITEN DUGU HAUTAKETA?

Gure fitxategietan bilatuz

Maiz, aholku eske etortzen zaizkigu langileak, beren karrera kudeatzeko moduaren inguruan bidera ditzagun.

Haien adostasunarekin, gorde eta kudeatu egiten dugu haien dosierra. Horrela, enplegu bila dabiltzan gizon-emakumeen datu-base informatizatu bat daukagu gure esku.

Berariazko kanpainak antolatuz

ABL Emploi Gipuzkoan, komunikabide eta webgune nagusiekin dauzkagun hitzarmenei eta harreman bikainari esker, berariazko kanpainak antolatu ohi ditugu, bezeroaren neurrira, lehenbailehen erantzun eraginkor bat emateko.

NOLA JARDUTEN DUGU?

Giza baliabideak bilatzeko prozesuaren etapa guztietan hartzen dugu parte:

  • Lanpostua eta hautagaien profila definitzen.
  • Hautagaiak bilatzen, dela gure artxiboetan bilaketa eginez, dela berariazko iragarkiak ipiniz.
  • Hautagaiak ebaluatzen.
  • Hautagaiak elkarrizketatzen eta aurrehautaketa eginez.
  • Lanpostuari ondoen egokitzen zaion hautagaia aukeratzen.

ABL Emploi Gipuzkoan, kontratazioari buruzko aholkuak emateaz gain (prestakuntza-kontratuak, iraupen mugatuko kontratuak, iraupen mugagabekoak, eta abar), lanpostuetarako hautagai egokienak liratekeenak ere eskaintzen ditugu. Ipar Euskal Herriko kideekin lankidetzan aritzen gara, mugaz haraindiko hautagaientzat enplegu bat bilatzeko.

NOLA LAGUNTZEN DIZUGU?

ABL Emploi Gipuzkoa langileak hautatzeko agentzia arduratsu bat da. Enpresei giza baliabideak behar bezala kudeatzen laguntzeko eta gure hautagaiei benetako balio erantsia emateko, prestakuntza, laneko arriskuen prebentzioa eta kontratazioetan diskriminazio eza sustatzen ditugu.