Euskal Herrian lana aurkitu

Euskal Herrian lana aurkitu

Euskal Herrian lan bila zabiltza?

ABL Emploi Gipuzkoarentzat, zu zara lehentasuna!

ABL Emploi Gipuzkoarentzat, kasu bakoitza berezia da, eta zure profilarekin bat datozen eskaintzak proposatuko dizkizugu beti. Ondo dakigu zer-nolako erantzukizuna daukagun lan-merkatuaren beharrei eta itxaropenei dagokienez.

Horregatik, gure esku dagoen guztia egiten dugu hautagai bakoitzaren lana eta bizitza hobetzeko.

ABL Emploi Gipuzkoan, lana bilatzeko prozesuaren lehen pausoa enplegu bila dabilena entzutea eta aholkatzea izaten da beti. Zure CV jaso eta aztertu ondoren, zure profil pertsonal eta profesionalerako egokiena izan daitekeen lan-eskaintza bilatuko dugu. Zure enplegu-aukerak zabaltzearren, zure espektatiba eta beharrak aintzat hartuta aproposenak diren prestakuntza-ikastaroak eskaini ahal izango dizkizugu.

OPTIMIZATU LANA BILATZEKO PROZESUA

Gure eginkizunetako bat zuri lan-eskaintzarik onena topatzen laguntzea da, eta arrakasta profesionala erdiesteko bidean lagun egitea. Irunen, Hondarribian, Donibane Lohizunen edo Hendaian bazaude, lanpostu bat daukagu zuri eskaintzeko.

Ikusi gure azken albisteak sare sozialetan edo gure webgunean, ezertxo ere gal ez dezazun!