ABL Emploi-ren filosofia

Giza baliabideak kudeatzen aditua den enpresa bat da ABL Emploi Gipuzkoa. Kudeaketa sozialean eta langileen aukeraketan eskarmentu handia duen agentzia independente bat.

GURE HELBURUAK:

  • Gure bezeroak asebetetzea eta kostu orokorrak handitu gabe garatzen laguntzea.
  • Prestakuntza, motibazioa eta engaiamendua dauzkaten gizon-emakumeentzat enplegu egonkorrak sortzea, aurrera egiten lagunduz eta proiektu bideragarrietan ahal duten ekarpenik onena egin dezaten bultzatuz.
  • Konfiantzan, kalitatean eta errespetuan oinarritutako harreman iraunkorrak eraikitzea gure bezero, hornitzaile eta langileekin.
  • Hurbileko zerbitzu bizkor eta eraginkorra eskaintzea.

Gure eginkizuna: guri atxikitako enpresen arrakasta aurrerabide sozialaren sinonimo izan dadila lortzea.